XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urde hori, ordea, ez zian sekulan gaztelutik ateratzen.

Buru gogor batzuek ere, hura medio, hilabete gehiago mendi infernu hortan egon dituk.

Gure hizketa askotan aipatzen genian, baina betiko arazoa zen, soldado batzu alde zituela, eta askok mendi goihen hortan haren beharra senditzen zitekan.

Elkarren arteko mesfidantzaz ez diagu sekulan ezer egin gauzak alda zitezen.

Behin, mairuei prediku egitea ibilita, gizandi horrek bere kemena erakutsi behar zikean.

Berebil, tarranta, half-track taldea aduar batetik bestera gindoan.

Bidea sasi batzuen artetik igarotzean etsaien hirur FM tirokan hasi zitukean.

Ba al dakik zer egin zuen? Harmarik gabe baitzegoen gidariari pistola hartu eta bide bazterreko pezoin zuloan sartu.

Laguna harmarik gabe baitzen, half-trackeko tirari hilaren lekua hartzera igo zian, hobe zelarik hilik izatea, preso ta zauritu baino, tormentatua izateko.

Gure 12/7-arekin lan ederra egiten zuelarik, beste lagunak narrasta joan ta sasiak gaindi inguratuz, FMetara iritxi zituan hirurak granada botatuz, ixilarazi.

Lagun haietarik laguntzaile zerbitzuan sartutakoak debekatua zuan oiñez ibiltzea, eta ez zekian tiratzen: egun hartan harek dik lanik ederrena egin, granada aurtikitzea doi ikasirik.